Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Informazio orokorra >

Lege Oharra

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak, www.igipuzkoa.net domeinuaren bidez, interes orokorreko informazioa ematen du, eta, bereziki, antolakundearen beraren informazioa eta kudeaketak.

Domeinuak daukan informazioa aldez aurretik abisatu beharrik gabe aldatu eta eguneratu dezake Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak, bai eduki aldetik bai diseinu eta aurkezpen aldetik ere.

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek domeinuko informazioaz egin dezaketen erabileragatik, nahiz eta men egin beharko lieken dokumentu jakin batzuengatik berariaz egiten diren oharrei, eta ez du erantzukizunik hartzen ere beste domeinu batzuetan dauden loturen edo dokumentuen bidez eskuragarri dauden edukiengatik.

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua igipuzkoa.net domeinuan jasotzen diren diseinuaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra da, non eta berariaz bestelakorik aipatzen ez den. Era berean, igipuzkoa.net domeinuan jasotzen diren era guztietako markak edo ikur bereizgarriak indarrean dagoen legeriak babestuak daude. Horietako edozein baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren titulartasuneko eta erantzukizuneko fitxategietan sartuko direla. Erabiltzaileak baino ez du bidalitako datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen erantzukizuna, eta bere gain hartzen du erantzukizun oro haiek egiazkoak edo zuzenak ez izateagatik. Fitxategiaren helburua da kudeaketa eta administrazioa erraztea gure zerbitzuak emateko, eta baliabide honen bitartez egiten diren galderei eta iradokizunei erantzutea, hori dena zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzearren.

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa