Antolaketa eta enpresa-esparrua

imagen_trasparente
Berariazko helburuak
Konpetentzia sozialak eta emozionalak antolaketa-esparru egokietan sustatu eta garatzeak erakundeen eta enpresen lehiakortasunaren aldeko testuinguruak eratu ditzake norberaren interesak eta interes profesionalak integratuz.
Eta hiru lan-ildoren bidez:
- Esperimentatu. Gauzak eginez ikastea da, konpetentzia sozial eta emozionalak garatzera bideratutako ekintzen egokitasuna balioesten eta eraikitzen joateko.
- Eredu bat sortu. Esperimentatuz beste eremu batzuetan, beste kolektibo batzuetan, eta abarretan orokortu daitezkeen jarduera-motak egiaztatzea, balioestea eta eredu bihurtzen joatea da. Eta ikasitako lezioak atera.
- Proposatu. Esperimentatu, eredu bat sortu eta ikasitako lezioak asumitu ondoren esku hartzeko politika publiko eta pribatuak proposatzea da.
Ekimenaren irismena
Ekimenaren onuradunak honako hauek dira:
- zuzendaritza-taldeak;
- erdi mailako arduradunak;
- zeharkako eskulana;
- zuzeneko eskulana.
Eta zeharkako onuradunak honako hauek:
- Erakundeak
- Komunitatea
- Orokorrean gizartea