Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza > Ekimen estrategikoak > Berrikuntza Guneak >

Berrikuntza Guneak

Gipuzkoa lurralde lehiakorra izan dadin, estrategiak eta politikak enpresen benetako eskari eta premiei egokitu behar zaizkie. Ildo horretan, Foru Aldundiaren 2007-2011 aldiko Kudeaketa Planaren ekintza lerroetan jasota dago Gipuzkoako eskualde, enpresa eta agente ekonomikoen I+G+B gaietako premietan laguntzea eta I+G+Bko proiektu edo azpiegitura berezi edo estrategikoei laguntzea.

Berrikuntza Guneen sormenak ideia hauek jarraitzen ditu:

- Sinergiak, enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak sortzea: proiektuak eta esperientziak bateratzea eta ezagutza transferitzea ahalbidetuko duen eremu bikainean.

- Berrikuntza iraunkorrerako orientazioa.

- Eskualdeko beharrei erantzuteko zerbitzua, bertako produkzio sarean erabat errotua eta berrikuntza beharrei erantzuten ahaleginduko dena.

- Bertako produkzio sarea eraldatzeko bokazioa, enpresen eboluzioa bultzatuz balio erantsi eta lehiakortasun handiagoa izan dezaten, baita enpresa jarduera berriak sortzen lagunduz ere, ohiko industri sektoreekin lotutakoak, nahiz eskualdean berriak diren beste sektoreekin lotutakoak.

- Lurraldeari egokitutako dimentsioa.

- Enpresa pribatuen eta erakunde publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua.

Garaia (Deba Beheko) Berrikuntza Gunea

Goierri Berrikuntza Gunea 

Loturak

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa