Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Gipuzkoako Sarea irabazi helbururik gabeko eragileek osatzen dute, eta haren helburua da ezagutza sortu eta aplikatzea. Sare horren barne daude unibertsitateak, tecnología-zentroak, enpresetako I+G sailak, lankidetza-ikerketarako zentroak, BERC delakoak (Basque Excellence Research Centres) eta bestelako eragileak, Gipuzkoako berrikuntza-sistemaren oinarria osatzen dutenak, alegia.Gipuzkoa garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean lehen mailan egotea da helburua.
- Horretarako, berrikuntza sostengatzeko oinarri solidoak ezarri behar dira; pertsona berritzaileak prestatzeko moduko puntako unibertsitateak eduki behar ditugu, eta gainera, ezagutza sortu eta hori erabili egin behar dugu.
- Horretarako, enpresei produktuak garatzen laguntzeko gai diren zentroak eduki behar ditugu, hau da, berrikuntza-prozesuetan laguntzeko moduko zentroak eduki behar ditugu.
- Horretarako, biomaterialen edo nanoteknologiaren esparruan lankidetza sustatu behar da, gai horiek aztertzeke baitaude oraindik.
- Horretarako, gure iragana ezagutu behar dugu, gure hizkuntzaren ezagutza sakondu behar dugu eta teknologia berrietara egokitu behar gara.
- Horretarako, gure gizartea ezagutu behar dugu, gixotasunak sendatzeko prozesuan aurrera egin behar dugu, baita adineko pertsonen edo ezintasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen ere.
Hori guztia indartzeko, ikerketan, garapen eta berrikuntzan inbertitu behar da.Teknologia zentroek, I+G Sailek, Unibertsitateek eta oro har Zientziaren Euskal Sarea osatzen duten zentro guztiek egiten duten ikerketa eta garapena indartu eta babesteko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Gipuzkoako Sarearen Programa jarri da abian. Programa horrek duela urte batzuetatik hona Gipuzkoako Foru Aldundiak aplikatutako laguntza-ildoarekin jarraitzen du, eta 2008tik aurrera, emaitzak lortzeko ahalegin bereziak egiten ari dira. 2009. urtean, ekonomia krisiak markatutako urtea izan zenez, inoiz baino gehiago, ikerketa eta garapena bere horretan mantentzeko apustua egin zen, emaitzak lortzeko ahaleginak areagotuz, emaitzak funtsezkoak baitira gipuzkoako enpresa eta herritarren ongizatea bermatzeko.
Gai horri lotutako estekak: