Osasungintza-poloa
2005 urtean hitzarmen bat sinatu zen Donostia ospitalearekin Gipuzkoan osasungintzako ikerketa sustatu, koordinatu, bultzatu eta dinamizaziorako. Harrez geroztik, Gipuzkoak Foru Aldundiak osasungintza-esparru baten sorrera sustatu du Gipuzkoan.
2006ko apirilean Bio-osasungintzako Koordinazio Organoa sortu zen eta bildu zen lehen aldiz. Bertan osasungintzako esparruko berrikuntza-sisteman lan egiten duten erakunde, enpresa eta instituzioak daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Ospitaleak sustatutako Koordinazio-Organo horretan, Gipuzkoako hainbat ospitalek, esaterako Poliklinikak edo Onkologikoak parte hartzen dute, baita unibertsitateak, NANOGUNE edo BIOMAGUNE bezalako LIeak, BIOBIDE edo DRO bezalako enpresek eta INASMET edo INBIOMED bezalako ikerketa-zentroek ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Biodonostia Institutuaren sorrrera bereziki babestu du. Institutu horrek Carlos III institutuak aitortzeko behar dituen azpiegitura eta baldintzak betetzen lagundu du. Biodonostia institutua Donostia Ospitaleko zientzialariek eta Gipuzkoako beste zentro eta enpresetako zientzialariek egingo dute lan.
Esan daiteke, gaur egun, Gipuzkoan osasungintza-polo bat dagoela, berria dela, baina potentzial handia duela.
Loturak |
2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa