Une honetan, Gipuzkoak krisialdi orokor baten ondorioak jasaten jarraitzen du. Horren aurrean, ezinbestekoa da krisiak enpresetan zein pertsonengan duen eragina ahal den neurrian arintzeko neurriak bultzatzen jarraitzea, eta bide batez egoera hau baliatzea, produkzio ehunaren lehiakortasuna sendotzeko aukeratzat harturik, etorkizuneko ekonomia berriaren erronkei aurre egiteko.
Horregatik, krisi orokorreko testuinguru honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010. urtean hainbat neurri onartu zituen eta horien artean azpimarratzekoa da Krisiaren Aurkako 2010erako Plana. Krisiaren Aurkako Plan honen jarduera ardatzak honakoak izan ziren:
Eta Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuari egokitu zitzaion trataera desberdinak eta laguntza deialdi ezberdinak izan zituzten 3. eta 4. ardatzak kudeatzea.
Aurten, 2011ean, iazko deialdia egokia izan dela iritzita, beharrezko ikusi da berri bat egitea, baina zenbait hobekuntza sartuta.
Zentzu horretan, egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren esparruan berrikuntza teknologikoa garatuz enpresen lehiakortasuna bultzatzeko laguntzen 2011ko oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira, esparru izango delarik Europar Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 Erregelamendua, laguntza kategoria batzuk merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duena Itunaren 87 eta 88. artikuluak aplikatuta (Kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorra).
Laguntza finantzarioak partaidetza mailegu modura emango dira, merkatuan dauden baldintzen antzekoetan, eta epe ertainean enpresen jarraipena ahalbidetzeko erabili behar dira.
Proiektu traktoreei laguntzea, balio proposamen berria itxuratzen badute, Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasunean eta berrikuntzaren garapenean aurrerapen garrantzitsuak eta enpresa proiektu berrien garapena sustatuz, eta modu horretan enpleguaren, prestakuntzaren eta lan baldintzen kalitatea hobetzea lortuz
Loturak |
2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa