Enpresa-esparruan sortutako negozio-ideia berriei laguntza emateko programa da, pertsona eta enpresa ekintzaileei industria edo industriari lotutako zerbitzuen esparruan zein oinarri teknologiko edo berritzailea duten proiektuen esparruan beren proiektuak zehaztu edo gauzatzeko behar duten aholkularitza emateko.
Laguntzek, bideragarritasun-planarekin batera,merkatu-azterketa egiteak, azoketara joatekin, hornitzaile eta bezero izan daitezkeenekin harremanetan jartzeak, prototipoak egiteak, prestakuntza teknikoa jasotzeak eta abarrek sortzen dituen kostuuak finantzatzen dituzte.
Horretarako, eta horrelako proiektuekiko laguntzari erantzuna emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuarekin batera (SPRI) jarri zuen martxan Txekintek. Bertan, Txekintek enpresa sortu baino lehen laguntza emateko baimena zueten enpresa bakarrak Gipuzkoako EBZak ziren: BERRILAN EBZ eta SAIOLAN.
Fitxategiak |
2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa