Rahaf Harfoush: Yes we did
Pertsonak aldatzea, edo horiek elkarren artean harramanak izateko modua aldatzeak ezagutza-mota berri bat sortu eta partekatu du, eta horrek sentitzeko modu berri bat sortu du: pertsonek subjektu pasibo izateari utzi diote, eta gairen batek erasaten badie, bertan protagonismo handiagoa izatea eskatzen dute.
Enpresa esparruan iristeke dauden aldaketak are garrantzitsuagoak dira, enpresak erakunde intentsiboak baitira informazioaren erabileran, eta informazio hori garaiz, kopuru egokian eta beharrezko egokitasunarekin edukitzea, informazio hori hainbat pertsonei helaraztea lehiakortasunerako tresna gero eta garrantzitsuagoa da. Horregatik, Gipuzkoako erakundeek ezin dute tresna hori alde batera utzi, ezta Internet ere, harremanak eta marketina sustatzeko tresna ezin hobea baita.
Informazioa erabili eta jakintza sortzea badira Interneten ezaugarri nagusiak, Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuan esparru horretan gogor ari gara lanean, tresna hauen bitartez:
2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa