Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Nabarmenak >

BERRIKUNTZAKO DEPARTAMENTUAK ADIMEN EMOZIONALA SUSTATUKO DU KIROLEAN

BERRIKUNTZAKO DEPARTAMENTUAK ADIMEN EMOZIONALA SUSTATUKO DU KIROLEAN

Realean trebetasun emozionalak lantzen laguntzeko ekimena jarri du abian


Donostia, 2010-06-02.- Kirolaren arlo jakin batean gaitasun sozialak eta emozionalak txertatzeko esperientzia pilotu baten berri eman du gaur José Ramón Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako diputatuak, Realaren Anoetako instalazioetan egin duen bisitan.

Asmo hori dela eta, Realean gaitasun sozialak eta emozionalak sustatzea izeneko ekimen pilotua jarri zen abian 2009ko urrian, gaitasun eta trebetasun horiek Realaren oinarrizko futboleko zerbitzu teknikoetan sartu eta lantzea helburutzat hartuta.

Programak hiru fase izan ditu eta fase bakoitza berezko edukiez osatu da. Hauek dira fase horiek:

  • sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza gaitasun sozialetan eta emozionaletan;
  • prestakuntzako ekintzak, kirolean gaitasun emozionalak lantzeko; eta
  • esku-hartze programa bat diseinatu eta ezartzea.

Berrikuntza Departamentuaren iritziz, ikaskuntza emozionala eta soziala oinarrizkoa da pertsonen garapenean, erakundetze-mota berriak sortzen laguntzen du eta gizarte kohesioa errazten du. Izan ere, José Ramón Guridi Berrikuntzako Departamentuak adierazi duen bezala, “adimen emozionala deitzen zaio gure emozioak ezagutu eta kudeatzeko trebetasunari, norberak bere emozioak erregulatzeari eta, besteekiko harremanak hobetzeko, harreman horietan entzute aktiboa lantzeari”.

Berrikuntzako Departamentuak, duela bost urte, ekimen bat bultzatu zuen Lurraldeko hezkuntza alorrean gaitasun sozialak eta emozionalak sustatzeko, eta datu esanguratsuak erakusten dituzte esku artean ditugun lehen emaitzek. Gaur arte 117 ikastetxek hartu dute parte, hau da, Gipuzkoako ikastetxeen % 40k eta irakasleen % 17k. Arrakasta hori ikusita, Departamentuak familien alorrera eraman du proiektua (ikastetxeen ingurumariaz baliatuz), esku-hartze planak esperimentatu ditu erakundetan eta enpresetan, eta gizarte eta komunitate esparruko ekintza puntualak egin ditu Foru Aldundiko Gizarte Politikako, Gazteriako eta Kiroletako areetan eta Andoaingo eta Urnietako udaletan.

Oraindik orain, 2008ko urrian, Daniel Golemanek, adimen emozionalaren zabalkundearen aitak, jendaurrean aitortu zuenez, Gipuzkoa aitzindaria da mundu mailan, gizarte emozionalki adimentsua sortzeko duen ikuskeragatik.

Eta berrikiago, aurreko astean, Bizitza Osoko Ikaskuntzan aditua eta munduko erreferentea den Norman Longworth-ek zera adierazi du Donostian: “Hunkiturik nago Gipuzkoak azken urteotan egin duenarengatik. Gipuzkoak badu estrategia bat, eta alde handia atera die Europako beste lurralde eta eskualderi, beste horietan maiz askotan ekonomia izaten baita ikaskuntzaren mami bakarra. Gipuzkoan, ikaskuntza sozialak duen garrantziaz ohartu dira, konturatu dira garapen ekonomikoa eta soziala txanpon bereko bi aldeak direla eta gizarte aurrerabideak eragin zuzena duela ekonomian”.
 

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa