Txinako ikerkuntza teknologikoaren errealitatea aztertu ahal izateko ekainean hara egindako misio teknologikoaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Departamentuak zuzendu du Aldundia berak, Gipuzkoako korporazio teknologikoek eta Txinako industria- eta teknologia-politiken jarraipen zorrotza egiteko interesa duten beste eragile batzuek osatutako laneko taldea. Era berean, herrialde hartan garatzen ari diren mehatxuen eta aukeren azterketa egingo du taldeak.
Misio horretan, agerian geratu zen Txinako gobernuak zein enpresek lehentasuna eman diotela ikerkuntzari eta garapenari; hori dela eta, azken urteotan, I+G arloko inbertsioa nabarmen handitu da.
Aldundiaren misio teknologiko horiek 1996. urtean hasi ziren egiten AEBra, Japoniara, Austriara, Israelera, Eskoziara eta Kanadara bisitak eginda. Misio horiek agerian uzten dute berrikuntzak ekonomian eta bizi-kalitatean eragin eztabaidaezina duela eta ezagutzen eta gaitasunen arteko erlazioa sortzen duela (horrek berrikuntzaren balio erantsia handitzea eragiten du).
2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa