Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Nabarmenak >

2.000 dira jada Gipuzkoa Marketen izena eman duten enpresak

 8 hilabete besterik ez dira iragan eta 2.000 enpresek eman dute izena jada www.gipuzkoamarket.com web orrian. Gertaera gogoangarria saltokiak eta profesionalak IKTeen erabileran sartzeko prozesuan

 Gipuzkoa Market Gipuzkoako Bazkundea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren partikularrei zuzendutako produktu eta zerbitzuak dituzten Gipuzkoako enpresak IKTeen erabilera bultzatzeko ekimen bat da, www.gipuzkoamarket.com Marketing On-line plataforamaren bidez. 2.0 eredua bezala ezagutzen dena erabiliz, negozio bakoitzak bere web gunea kudeatzen du, argazkiak edo bideoak eransten, deskribapena idazten, edota sustapenak eta berrien iragarpenaren bidez.
Gipuzkoa Market, infomazio zehatzagoa duen web gunea
Gipuzkoa Market 2009ko azaroaren 16an abian jarri zen, eta 2.000 enpresek eman dute izena 8 hilabete hauetan. Gipuzkoa Marketen erabiltzaile eta bisitariek Gipuzkoako saltokiak eta profesionalak aurkitu ditzazkete, eta dendetara joan baino lehen, hauei buruz, etxetik edo lantokitik, zenbait informazioa, harremanetan jarri, sustapenak eta eskaintzak ezagutu, Interneten bidez, lortu dezakete. Honela, Gipuzkoa Market Gipuzkoako saltoki eta profesionalei buruz informazio zehatzago duen web gunea bihurtu da.
Web gunearen gain, mugikortasun kontuan bi sarbide bertsio ere baditu, bat arrunta, Interneten sartzeko edozein gailu mugikorrarekin erabiltzeko, eta beste bat Layar handiagotutako errealitate aplikazioaren bidez, iPhone eta Android gailuentzat. Handiagotutako errealitate ekimena Gipuzkoan aitzindaria izan zen, edonoren esku jartzean, geokokapenaren bidez, erabiltzailearen inguruan diren negozioak aurkitzen laguntzen duen teknologi berri hau, GPS eta iparrorratzaren bidez
Gipuzkoa Market gizarte-sareetan
Negozioek Gipuzkoa Marketen duten Marketing jarduera, Twitter (@gipuzkoamarket) eta Facebook (http://www.facebook.com/gipuzkoamarket) gizarte-sareak erabiliaz handiagotzen dute, baita Gipuzkoa Marketen azaltzen diren sustapenak iragartzen dituzten Interneten dauden beste web gune (www.noticiasdegipuzkoa.com, enterat.com edo tropela.net), erabiliaz.

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa