Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Nabarmenak >

BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUAK NAZIOARTEKOTZEN LAGUNDU DIE GIPUZKOAKO ZAZPI ENPRESARI

BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUAK 647.000 EURO XEDATU DITU ZAZPI NAZIOARTEKOTZE PROIEKTU BULTZATZEKO

Donostia, 2010-06-7.- Nazioartekotzeko programaren xedea da Gipuzkoako enpresei laguntzea inbertitzen produkzio eta merkataritzako ezarpenak Europar Batasunaz kanpoko herritara eramateko.

José Ramón Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako diputatuak azaldu duenez, “gero eta garrantzi handiago eman behar zaio merkatu berrietan egoteari, Brasilen eta Txinan esate baterako, hazkunde-ahalmen handikoak direnez, krisi sasoi honetan frogatu duten bezala. Gipuzkoako enpresak, hain zuzen, aspalditik ari dira bide hori jorratzen".

2010eko laguntza deialdian, produkzio ezarpeneko 5 proiektu aurkeztu dira eta hauetatik, 4 enpresenak izan dira lagunduak, 3 ekintza Brasilerako dira eta bat Txinarako, guztira 600 mila euro inguruko laguntza eman zaielarik. Enpresa horien inbertsio zenbatekoa zazpi bat milioi eurokoa da.

Ezarpen horiek egiteko enpresek izaten dituzten arrazoi nagusiak izaten dira negozio handiagoa eta merkatu kuota lortzea goraka ari diren kanpoko herrietan, merkatu berrietan sartzea, eskaintza dibertsifikatu eta, merkatuaren beharrei erantzuteko, enpresa globalen izaera hartzea eta, osagaiak nahiz prozesuak kostu lehiakorragotan lortuz, enpresaren lehiakortasuna hobetzea.
Inbertsioa bideratu den herrialdeei buruz, ekitaldi honetan, hazkunde-ahalmen oso handiko Brasilgo merkatuan egingo diren inbertsioak nabarmendu behar dira. Aurreko ekitaldietan, batez ere Asiako merkatuan egin dira inbertsioak, Txinan eta Indian bereziki.
Horrez gain, merkataritza ezarpenetarako guztira 47 mila euro inguru xedatu dira, hiru proiektu lagundu ahal izateko. Ezarpen horiek herrialde oso desberdinetan egin dira, esate baterako, Mexikon, Txinan eta Australian. Ezarpen oso garrantzitsuak izaten dira, merkataritza ezarpena gehienetan lehen urratsa izaten baita enpresak produkzioa eraman dezan bere intereseko merkatu edo zona batera.
2010eko ekitaldi honetan, Krisiaren aurkako Planera moldatu da nazioartekotzeko laguntzen programa, eta laguntza esparrua zabalagoa izan da aurreko ekitaldietakoa baino, laguntzak hobeak izateaz gain.
 

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa