Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Nabarmenak >

BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUAK 1,3 MILIOI EUROKO LAGUNTZAREKIN PRODUKTU BERRIAK NAZIOARTEAN MERKATURATZEA SUSTATZEN DU

BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUAK 1,35 MILIOI EUROKO LAGUNTZA BIDERATU DU PRODUKTU BERRIAK NAZIOARTEAN MERKATURATZEKO HELBURUAREKIN
Ekintza honen bidez, Gipuzkoako enpresak merkaturatze lanetan laguntzen dira. Hain zuzen, kontutzat hartzen dira merkatuak dibertsifikatzeko estrategiak lantzen ari diren enpresak bai eta hazkunde-ahalmen handiko herrialdeetara bideratzen diren ekintzak. Honen gain, azpimarratzekoa da kanpoko merkatuetara joatea gure lurraldeko lehiakortasuna indartzen duela, merkatu berri eta munduan zehar dauden teknologiak ezagutzeko aukerekin batera.

Donostia, 2010-07-27.- Berrikuntzako diputatuak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez, Departamentuko internazionalizazio politikarekin bat, produktu berriak nazioartean merkaturatzeko laguntzak 25 gipuzkoar enpresen 27 proiektu lagundu ditu. Guztira 1,3 milio euroko dirulaguntza banatu da.

2010eko deialdian 2009ko aurrekontua bikoiztu da, Krisiaren Aurkako laguntzen Programaren ekarpena berriei ezker. Hori dela eta, dirulaguntzen portzentaia hamar puntutan igo egin da.

Deialdi hionetan guztira 42 proiektu aurkeztu dira eta dirulaguntza hauetako 27 proiektuei eman zaie. Tamainu eta sektore ezberdinetako enpresen ekintzak dira eta azpimarratzeko da hauetako hiru, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak OTEBak aurkeztutako proiektuak direla. Enpresen ekintza hauek merkatu askoetara bideratzen dira, besteak beste, Hegoamerika eta bereziki Brasil, Nafta ingurunea eta Asiako hegoekialdea, kasu honetan gehienbat Txinaruntz. Badira ere Gipuzkoako ekonomiarentzat ohizkoak ez diren merkatuetara bideratzen diren ekintzak, adibide gisa Afrika aipatzen delarik.

José Ramón Guridi, Berrikuntzako diputatuaren arabera, “kanpoko merkatuetan produktu berriekin negozioa gehitzea, enpresei sare berriak sortzeko aukerak eskeintzen dizkie bai eta honekin bat negozio berriak sortzea, eskaintza zabalagoa aurkeztu edo eta balore gehiagotako ekintzetara bideratzea”. Hori dela eta mundu zabalera irtetzekoa ezinbestekoa dela azpimarratzen da, zer gertatzen ari den ezagutzeko, eta hori dela eta enpresek beraien ausnarpen estrategikoetan internazionalizazioa izango dute kontuan, beti ere kanpoko aukeren berri kontuan izateko.
 

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa