Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea

Hemen zaude: Hasiera > Nabarmenak >

GAIA Net Exchange plataforma ezagutu nahi al duzu?

e-business erako dokumentu elektronikoak trukatzeko GAIA Net Exchange plataforma ezagutu nahi al duzu? Datorren azaroaren 25ean ezagutzeko aukera duzu! 

 Azaroaren 25ean, Donostiako Aquariumen zerbitzuak aurkeztu eta GAIA Net Exchange plataformarekin lotutako kasu arrakastatsu batzuk erakutsiko dituzte.
Gaia Net Exchangeren helburua erakundeei negozio-lanak egiteko kate unibertsala eskaintzea da; hau da, erosketak, salmentak, fakturazioa, banketxeko eragiketak eta beste dokumentu mota batzuk biltzen dituen katea. Horren guztiaren xedea dokumentu horiek erakundeen informazio-sistemetan automatikoki txertatzea da (e-business deitu ohi zaio horri).
Horretarako, Gaia Net Exchangek ERP fabrikatzaileen gune zabalaren bultzada du; horiek, ERPetan Gaia Net Exchangera konektatzeko gaitasuna eskaintzen dute. Horiez gain, arazo jakinei konponbidea emateko aplikagarriak hornitzen dituzten erakundeen babesa ere jaso du.
Datorren azaroaren 25 ospatuko den Gaia Net Exchange-en aurkezken jardunaldia doakoa izango da.
Gaia Net Exchange osatzen dute, GAIA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Departamentua eta ondorengo enpresak: Aner Sistemas Informáticos, CIM Sofinsa, Euskaltel, Igarle, C.T.I. Soft, i68, Ibermática, IDS, Webalianza T.I., Solmicro eta Odei.

Gipuzkoako Atariko orri nagusirako sarbidea Creative Commons

2010. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia - Lege Informazioa