EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA
kultura ekintzailea sustatzeko Foru Aldundiaren bi ekimen berri
Sorkuntza, berrikuntzarako eta aldaketarako jarrera positiboa, norberaren gaineko konfiantza, eta erantzukizun soziala bezalako balio pertsonalak sustatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamenduak hezkuntza mundura zuzendutako bi ekimen pedagogiko garatu eta aurkeztu ditu: "HASI ETA HAZI" eta "KOSMODISEA".
Gelako lana. Edozein bizi proiektu aurrera eramateko beharrezko giza gaitasunak garatzera orientatutako hezkuntza proiektua da. Materialak prestatu dira, momentu honetan lehen hezkuntzarako -6 urtetik 12ra- (irakasleen gida eta ikasleentzako materiala), lan egiteko eszenatokiak proposatzen dituztenak, irakasleentzako orientazioarekin eta gela bakoitzaren errealitatera egokitutakoak dira; bertan, ikasle bakoitzak, banaka edo taldeka, kultura ekintzaileari lotutako balioekin egiten du lan. Paperean eta CD-ROMean garatutako materialak dira eta urte amaierarako DBHrako berariazko materiala edukitzea aurreikusten da, ondoren Batxilergoari eta heziketa zikloei dagozkienak prestatzeko.
Eskolen arteko lankidetza, webgunearen bitartez. Hezkuntza sistema guztiari zuzendutako ekimena -nahiz eta momentuz unibertsitatekoa salbuesten den-, hezkuntza aldi bakoitzari egokitua (hizkuntza, arazoak eta konplexutasuna), eskola bakoitzeko taldeko lanaren bitartez eskola, irakasle eta ikasle desberdinen artean kultura ekintzaileari lotutako balioetako garapen dinamikoko prozesua banatzeko asmoa duena.
ORRIAREN OINA
Lege informazioa:
Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.
© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia