Zientzia eta Teknologia
Zientziaren eta teknologiaren bitartez berritzea, gizarte gipuzkoarraren lehiakortasuna eta produktibitatea sustatzeko.
Zientziaren eta teknologiaren bitartez helburu hauek lortu nahi dira:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro gipuzkoarrei laguntzea haiek egindako inbertsio, ikerketa eta hedapeneko proiektuak babestearen bitartez.
- Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuarekin lankidetzan jardutea Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzarako (I+G+B) zerga pizgarrien inguruan.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko I+G+B alorreko oinarriak indartzea, Departamentu guztien lankidetza eta parte-hartzearen bitartez.
- Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioan ikerketa estrategikoko lerroak babestea.
- Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikerketa-ildoak babestea, bai eta ikerlariak ere, mundu mailan jakintza sortzen duen erreferentziako erakundea delako.
- Gipuzkoako teknologia zentroei interesekotzat hartzen diren herrialdeetarako teknologia misioetan laguntzea
- Ikerketaren emaitzak hedatzea. Informazio gehiago
Zientzia eta Teknologiaren jarduera eremu nagusiak hauek dira: