Talde Sustatzailea
Berrikuntzaren Talde Sustatzailearen lehenengo ekintzak hauek izango dira:
- Enpresak sortzea eta jarduera berritzaileen hazkundea sustatzea, tresna eta bitarteko garrantzitsuak garatzearen bitartez.
- Lehiakortasun-estrategian eta erakundeen kudeaketa operatiboan sartzea.
- Dagoen Arrisku-kapitalaren sistema indartzea, sektore publikoaren nahiz pribatuaren presentzia indartuz.
- Zerga eta kontabilitate araudi bat aztertu eta proposatzea, I+G+B alorreko proiektuak sustatzeko helburuarekin.
- Industrializazioko jarduerak, patenteak eskatzea eta ikerketa-proiektuen emaitzak merkaturatzea, ahal bada nazioartekoan.
- Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemako eragile guztiak biltzen dituen Berrikuntza Sarearen koordinazioa indartzea.
- I+G+B Unitatea duten enpresa gipuzkoarren artean lan-foro bat sortzea, esperientziak trukatzeko, oro har, eta produktu eta enpresa berriak sortzeko prozesuaren inguruan, bereziki.
- Berrikuntza-sistemako eragile desberdinek berrikuntza babesteko jarduerak egitea sustatzea, Berrikuntza Zirkuluen bitartez.
- Ikerlari eta teknologoen mugikortasuna sustatzea, teknologia zentro eta unibertsitateetako langile espezializatuen aldi baterako enpresetako egonaldiak (eta alderantziz) erraztu eta finantzatuz, horientzako proiektu estrategikoak egiteko.
Berrikuntzaren Talde Sustatzailea Gipuzkoako erakunde, enpresa eta entitate garrantzitsuetako ordezkariek osatzen dute.