Enpresako I+G unitateak
Enpresako I+G Unitateak babestearen ildoko ekimenen artean hauek azpimarratu behar dira:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren sarea programa
- "Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren sarea" programaren helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoan ikerketa eta garapeneko sareak sustatzea da, inbertsioko eta ikerketako proiektuak laguntzearen bitartez.
Esteka honek laguntza eskabideetara eramango zaitu.
Laguntzen erakunde onuradunak hauek izan ahalko dira:
- Enpresetako I+G unitateak.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea Programaren onuradun izan daitezkeen ekintzak hauek dira:
- Inbertsio proiektuak
Erakunde onuradunaren baldintza betetzen duten enpresako I+G Unitateen inbertsio proiektuak babestu ahal izango dira.
Enpresako I+G Unitateak enpresa batek edo enpresa talde batek sustatu beharko ditu, enpresa talde gisa ulertuz enpresa batek edo filialek osatutakoa.
Enpresak egindako gutxieneko inbertsioak 2 milioi eurokoa izan beharko du eta, horrez gain, gutxienez 20 ikerlari izan beharko ditu bi urteko epean.
- Ikerketa proiektuak
Erakunde onuradunaren baldintza betetzen duten enpresako I+G Unitateen ikerketa proiektuak babestu ahal izango dira.
Enpresako I+G Unitateak enpresa batek edo enpresa talde batek sustatu beharko ditu, enpresa talde gisa ulertuz enpresa batek edo filialek osatutakoa.
Zentroko dirulaguntza bat ematen da bi urte eta urte bateko ikerketa proiektuetan.
Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Sarea Programarako laguntzen eskaera Internet bidez egin daiteke (Laguntza eskabidea betetzeko argibideak PDFa kontsultatu)