Elkarteak
Izaera berritzaileko hiritargoaren bizitza osoan zeharreko ikaskuntzara bideratutako proiektuen garapena sustatzea.
Ildo horretan bideratutako ekintzak hauek dira:
- Jakintzaren Gizartean hezkuntza sistema sustatzea: Prestakuntzako G+B
- Prestakuntzako (G+B) alorreko proiektuen garapena laguntzea, irakaskuntza/ikaskuntzako metodologien aplikazioak eta prestakuntzako produktu eta zerbitzuen garapena suposatuko dutenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko (DBHO) ikastetxeetan nahiz prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeetan edota eskola komunitateetan IKTak asko erabiltzean oinarrituta.
- Jakintzaren Gizartean hezkuntza sistema sustatzea: Komunitate birtuala (Jakintza irakasleekin banatzea)
- Hezkuntza/prestakuntzako esparrua eta IKTak etengabe lotzen dituzten eta Gipuzkoan hezkuntza/prestakuntza sistema osoari irekitako komunitate birtual bat sortzeko helburua duten Garapen eta Berrikuntzako (G+B) jardueren garapena sustatzea. Ekintza hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko (DBHO) ikastetxeei nahiz DBHO ikastetxeen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeei edota eskola komunitateei zuzentzen zaie.
- eGELA
- eGELA programa edo Gela Digital Interaktiboaren helburua oinarrizko azpiegitura digitalak eskuratzea da, eEUROPE, ekimenean aurreikusitakoak, IKTak aplikatzearen bitartez Informazioaren eta Jakintzaren Gizartearen garapenera orientatutako prestakuntza eskaintza bat kudeatzea ahalbidetuko dutenak; bai eta geletan prestakuntza/ikaskuntza digitaleko metodologiak sartzea ere.
eGela programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko (DBHO) ikastetxeei nahiz DBHO ikastetxeen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeei edota eskola komunitateei zuzentzen zaie.
- Laguntzen programak
- Aurrez aipaturiko ekintza guztietara zuzendutako laguntzak (PDF 24 Kb) interesatuak kudeatu beharko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako www.gipuzkoa.net/ikasmina webgunearen bitartez