Orriaren hasiera

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Jakintza - eGELA

Edukira jauzi egin.

Nabigazio menura jauzi egin.

HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

LAGUNTZA MENUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

ORRIAREN GOIBURUA

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

GIPUZKOA, Berrikuntzaren eta jakintzarren lurraldea

EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA

ORRIAREN EDUKIA

eGELA

El Aula Digital - eGela- ordenagailu sare baten bitartez nahi duten momentu eta lekuetan parte hartzen duten ikasleen artean lankidetzako ikaskuntza onartzen duten internet bidezko aplikazioetan (informatikaren eta komunikazio sistemen arteko elkarrekintza) oinarritutako irakaskuntza ingurunea da; ikasleen, ikasle eta irakasleen, gela baten eta eskolakoak diren edo ez diren komunitateen artean komunikazioa ezartzen du.

eGela programaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak erabiltzea(IKTB): Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak berriak prestakuntzako ariketak egin ahal izateko ezinbesteko bitarteko bihurtu dira. Kontuan izan behar da hezkuntza sistemaren helburua pertsonak espazio elektroniko berrirako prestatu eta gaitzea dela. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak menderatzea ez da helburu bat bere horretan, ikasleak edozein gai ikasteko bitarteko bihurtu da baizik. Bere “mediatizazioak” pertsonengan aldaketa garrantzitsua suposatzen du, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriek ikaskuntzaren eragile gisa dituzten abantailez gozatuko baitute.
  • Lankidetza: Gela birtuala - eGelaren lankidetza aukerak, gela tradizionalarenekin alderatuta, oso abantailatsuak dira. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriekin distantzia nahiz denborako mugak gainditzen dira eta espazioan nahiz denboran banatutako subjektuak prestakuntza prozesuan lankidetzan jardun daitezke.
  • Elkarrekintza: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriek parte hartzen duten subjektu guztiak on line elkarrekintzan jardutea ahalbidetzen dute, edozein formatutako dokumentu edota artxiboak banatuz eta horien inguruan ekarpen berriak egitea ahalbidetuz. Elkarrekintza lankidetzarekin nahasteak ikaragarri aldatzen du hezkuntza prozesu tradizionala.
  • Eskuragarritasuna: Prestatutako materialak biltegiratu eta berrerabiltzeko aukerak egun daudenak baino askoz ere handiagoak dira. Formatu digitalak orain arte ezagutzen ez ziren biltegiratzea, garraioa, aldaketa eta erabilera ahalbidetzen ditu, eta hori abantaila handia da.
  • Formatu anitza: Gela birtuala - eGelak eskaintzen duen abantaila nagusienetariko bat bitartekoak edozein formatutan (papera, audioa, bideoa, argazkia, etab.) sortu, erabili, aldatu eta banatzeko ematen duen aukera da, irakaskuntza malgu, aberats eta dinamikoagoa ahalbidetuz.

Internet bidezko aplikazioetan oinarritutako irakaskuntza lortzeko ekimenen artean hauek azpimarratu behar dira:

  • Berariazko ekipamendu digitala hornitzea (hardwarea, softwarea eta banda zabaleko konexioa) ikastetxeetan (hasierako prestakuntza, lanerako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza) pertsonari bizitzan zehar eskainitako zerbitzu integral gisa.
  • Produktu eta zerbitzu berriak garatzea, IKTen erabilera intentsiboan oinarritutakoak, irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak hobetuko dituztenak.
  • Irakasleen artean jakintzak banatzeko dinamikak finkatzea.

Webgune garrantzitsuak

  • Ikasmina
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako webgunea, jakintza sustatzeko IKASMINA ekimena biltzen duena.
 
 
 

ORRIAREN OINA


Lege informazioa:

  • © Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia  ·
  • 2007-03-27  ·
  • Lege informazioa:
Gipuzkoa.net-en logotipoa

Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.


Gipuzkoa.net-en logotipoa© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

Orri honen hasierara joan.