Hiritarrak
Pertsona guztien partaidetza aktibo eta integrazio soziala sustatzea jakintzaren gizartea eraikitzeko prozesuan. Pertsona protagonista eta Jakintzaren Gizartea eraikitzeko prozesuaren oinarri den ardatz bihurtzen da.
Ildo horretan bideratutako ekintzak hauek dira:
- Hiritargo aktiboa
- Adina guztietako pertsona guztiak Jakintzaren Gizartean duten funtzio berrian gaitzea Hiritargo Aktiboa sustatzearen bitartez (erabaki arduratsuak hartzea eta jarduerak), bizitza osoan zeharreko ikaskuntza garatzeko.
- Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza (BOZI)
- Gizarte kolektibo desberdinei bizitza osoan zeharreko etengabeko ikaskuntzarako aukera eskaintzea, non prestakuntza pertsona bakoitzaren behar eta itxaropenetan oinarrituko den, berrikuntzaren erronkei aurre egitea lortu eta hezkuntza eta prestakuntza jarrera eta jokabide aktiboetatik kanpo geratzeak suposatuko lukeen bazterketa arriskuak saihestuz.
- Ikerketa eta Garapen eta Berrikuntzarako (I+G+B)pertsonak
- unibertsitatean, teknologia zentroetan eta enpresetan I+G+B alorrean sartzen diren gipuzkoar graduatuak (unibertsitarioak) gehiago eta kalitate hobekoak izatea, I+G+B alorrean jarduten diren pertsonak, erakunde publiko eta pribatuak eta prozesuan gakoak diren eragileak inplikatuko dituzten lankidetza inguruneen bitartez.
- Laguntzen programak
- Aurrez aipaturiko ekintza guztietara zuzendutako laguntzak (PDF 24 Kb) erakunde interesatuak kudeatu beharko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako www.gipuzkoa.net/ikasmina webgunearen bitartez.