Orriaren hasiera

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Jakintza - Hezkuntza sistema

Edukira jauzi egin.

Nabigazio menura jauzi egin.

HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

LAGUNTZA MENUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

ORRIAREN GOIBURUA

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

GIPUZKOA, Berrikuntzaren eta jakintzarren lurraldea

EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA

ORRIAREN EDUKIA

Hezkuntza sistema

Eskaerara, pertsonengana, orientatutako prestakuntza eskaintza egon dadin sustatzea. Pertsonen interesak, sistema ekonomikoa eta gizartea integratuko dituen irakaskuntza/ikaskuntza sistema bat; pertsonen protagonismoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak), eta berrikuntza sustatuko dituena.

Ildo horretan bideratutako ekintzak hauek dira:

Irakasleen prestakuntza
Irakasleen artean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTak), ezagutza, pedagogi berriztapena, emozioetako hezkuntza eta kultura ekintzailea sustatu eta integratzea.
eGELA
eGELA edo Gela Digital Interaktiboa programaren helburua oinarrizko azpiegitura digitalak eskuratzea da, eEUROPE ekimenean aurreikusitakoak, IKTen, aplikazioaren bitartez Informazioaren eta Jakintzaren Gizartearen garapenera orientatutako prestakuntzako eskaintza kudeatzea ahalbidetuko dutenak, bai eta geletan prestakuntza/ikaskuntza digitaleko metodologiak sartzea ere.
eGela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikastetxeei (DBHO) nahiz ikastetxeen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeei edota eskola komunitateei zuzentzen zaie.
Unibertsitateak jakintzan
Unibertsitateek ere, jakintza sortu eta irakasten den espazio gisa, IKTen bitartez ikaskuntza eredu berriak garatu nahi dituzte; Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin dirulaguntza izendunak eman dira.
Jakintzaren Gizartean hezkuntza sistema sustatzea: Prestakuntzako G+B
Prestakuntzako G+B (Garapena eta Berrikuntza) alorreko proiektuen garapena laguntzea, irakaskuntza/ikaskuntzako metodologien aplikazioen eta prestakuntzako produktu eta zerbitzuen garapena suposatuko dutenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko (DBHO) ikastetxeetan nahiz prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeetan edota eskola komunitateetan IKTak asko erabiltzean oinarrituta.
Jakintzaren Gizartean hezkuntza sistema sustatzea: Komunitate birtuala (Jakintza irakasleekin banatzea)
Hezkuntza/prestakuntzako esparrua eta IKTak etengabe lotzen dituzten eta Gipuzkoan hezkuntza/prestakuntza sistema osoari irekitako komunitate birtual bat sortzeko helburua duten G+B alorreko jardueren garapena sustatzea. Ekintza hori Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko (DBHO) ikastetxeei nahiz DBHO ikastetxeen interesak ordezkatzen dituzten prestakuntza erakundeen elkarte edota taldeei edota eskola komunitateei zuzentzen zaie.
Laguntzen programak
Aurrez aipaturiko ekintza guztietara zuzendutako laguntzak (PDF 24 Kb) erakunde interesatuak kudeatu beharko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako www.gipuzkoa.net/ikasmina webgunearen bitartez.

Webgune garrantzitsuak

  • Ikasmina
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako webgunea, jakintza sustatzeko IKASMINA ekimena biltzen duena.
 
 
 

ORRIAREN OINA


Lege informazioa:

  • © Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia  ·
  • 2007-03-27  ·
  • Lege informazioa:
Gipuzkoa.net-en logotipoa

Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.


Gipuzkoa.net-en logotipoa© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

Orri honen hasierara joan.