EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA
Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herritarraren Erroldak, Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuari atxikitakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskulangintza Tradizional eta Herritarraren baldintza profesionala ofizialki aitortu eta Eskulangile Maisuaren egiaztagiriak ematea du helburu nagusi.
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru diputatuak Erregistroan inskribatutako pertsona, tailer eta eskulangintza enpresei Gipuzkoako Eskulangintzako Enpresa Tradizional edo Herrikoia direna egiaztatzen duen titulu bat emango die, bai eta Eskulangile Maisuaren titulua ere, hala eskatuz gero.
Eskulangintza Maisutza ibilbide profesional baten aintzatespena da eta bere titularrak bere eskulangintza lanbidean egoki jarduteko esperientzia eta jakintza nahikoa dituena esan nahi du.
Erregistroko inskripzioa baliogabetu egingo da bere titularrak uko egiten badio, eskakizunak betetzen ez baditu, hil egiten bada edo enpresa desegiten badu. Eskulangintza Maisutzako tituluak indarraldi mugagabea izango du. Hala ere, goian deskribatutako arrazoiengatik baliozkotasuna galduko du.
Erregistroan inskribatzeko eskaerak (PDF) Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuan aurkeztu beharko dira (Gipuzkoa Plaza A/G, bertan ezarritako dokumentazioarekin batera.
ORRIAREN OINA
Lege informazioa:
Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.
© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia