Orriaren hasiera

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Enpresa Garapena - Enpresak - Enpresak babesteko egiturak - Industrialdeak

Edukira jauzi egin.

Nabigazio menura jauzi egin.

HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

LAGUNTZA MENUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

ORRIAREN GOIBURUA

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

GIPUZKOA, Berrikuntzaren eta jakintzarren lurraldea

EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA

CONTENIDO DE LA PÁGINA

Industrialdeak

Industrialdeak programa industria politikako neurri bat da, nolabaiteko hazkunde potentziala duten enpresetan inbertsioa sustatzera zuzendutakoa; horregatik, Industrialdeak sozietateak ez dira eraikuntzako sustatzaile gisa jarduten lokalak eta lurrak lehenengo eskatzen dituenari salduz, enpresariari jardueraren alderdi esanguratsuenak eta bere etorkizuneko proiekzioa azaltzen dituen enpresa plan bat eskatzen zaio. Lurra edo lokala laga edo saltzeko erabakia ez da kudeatzailetzarena, administrazio kontseilu bakoitzean hartzen da baizik.

Neurri bakar batekin ez neurtzearren, bazkideek balorazio irizpide batzuk adostu dituzte, eta horien artean biltzen dira sortuko den enplegua, enpresaren edo inbertsioaren maila teknologikoa, zein merkaturi zuzentzen zaion eta abar; enpresa planteamenduko koherentzia, enpresaren egoera finantzarioa, sustatzailearen gaitasun teknikoa eta beste hainbat alderdiri emango zaie lehentasuna. Irizpide horiek, aurkezten diren enpresa proiektu guztien artean, enpresa arrisku handiagoa hartzearekin batera ezartzen diren lurraldean garapen handiagoa sor dezaketenak hautatzeko aukera ematen dute.

Industrialdeak-en finantza egitura programa horren garapenerako guztizko inbertsioaren kalkulutik abiatuta diseinatua dago, guztizko kostu horretatik % 50 kapital sozialaren bitartez finantzatzen da eta gainerako % 50 epe luzerako kredituen bitartez.

Pabilioien prezioa beti egindako inbertsioaren guztizkoa estaltzeko moduan kalkulatzen da, inbertitutako kapitalak berreskuratuko direna ziurtatzeko; nolabaiteko marjina egon ohi da, nahiz eta oso txikia izan. Beraz, salmentako prezioak ez dira berdinak Industrialdeak guztietan, beren kostuak/ko ere ez baitira berak, nagusiki lurrak erosteko prezioaren, hiritartzearen konplexutasunaren eta eskainitako pabilioi motaren eta beste hainbat alderdiren arabera aldatzen da.

Normalean, prezioak, gutxienez, ekimen pribatukoak baino % 20 edo %30 baxuago egon ohi dira.

Industrialdeak programak pabilioien lau ordainketa formula aurreikusten ditu, enpresen behar eta aukeretara egokitutakoak:

  1. Alokairu sinplea
  2. Azalera eskubide bat epe jakin batez lagatzea
    Enpresariak hautatutako pabilioi, modulu edo bulego bat erabiltzeko eskubidea erosten du, kontratuan ezarritako aldi baterako; epe hori iraungitakoan, horren erabilera berriz ere lehengo jabeari itzuliko zaio, kasu honetan, Administrazioari.
  3. Erosteko aukera duen errentamendua
    Kontratu modalitate honek, lehenengo diseinatu zenak eta programan ohikoena denak, lokala enpresariak hileko kuoten bitartez ordaintzea biltzen du, behin betiko erosteko epemuga bat ezarriz, normalean bederatzi urtekoa izan ohi dena; epe hori amaitutakoan bezeroa kontratatutako azaleraren jabea izango da. Halaber, baldintza batzuetan, kontratuak irauten duen bitartean amortizatutako kapitala edozein momentutan berreskuratzeko formulak ezartzen dira, horrela, enpresariak bere enpresa proiektua bertan behera uzten badu, lokalean inbertitu duenaren zati bat berreskura dezake. Modalitate horretako baldintzarik ohikoenak bederatzi urteko epea, bi urteko gabealdia eta MIBOR+% 1,25eko interes tasa aldakorra duen mailegu batenarekin parekatzen dira.
  4. Eskurako salmenta
    Kontratuetan beti jabetza guztia enpresariari eman ondoren lurrekin edo eraikinekin espekulatzea eragozten duten babes klausulak sartzen dira

Gaur egun, Industrialdeak programak ondoko eskualdeetan ditu jarduketak:

  • Debagoiena (Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara eta Oñati)
  • Urola Garaia (Legazpi eta Zumarraga)
  • Debabarrena (Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Mutriku)
  • Bidasoa (Irun)
  • Donostia-San Sebastián (Donostia)
  • Donostialdea (Hernani, Lasarte-Oria y Urnieta)
  • Goierri (Lazkao, Ordizia y Zegama)
  • Oarsoaldea (Lezo, Oiartzun y Errenteria)
  • Tolosaldea (Tolosa)
  • Urola Kosta (Zarautz)
  • Urola Medio (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa)

Goian aipaturiko eskualdeetarikoren batean pabilioi bat erostean interesa duten enpresek eskaera dagokion Industrialdeak-en egoitzan aurkeztu beharko dute.

Dokumentu garrantzitsuak

  • Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko gomendioa, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzkoa (Deskargatu PDF 124 Kb)
 
 
 

ORRIAREN OINA


Lege informazioa:

  • © Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia  ·
  • 2007-03-27  ·
  • Lege informazioa:
Gipuzkoa.net-en logotipoa

Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.


Gipuzkoa.net-en logotipoa© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

Orri honen hasierara joan.