Nabarmena izan da eta nabarmena da orain ere Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ganbarak duten kezka, Gipuzkoari buruzko datu sozioekonomikoen iturri bat eskura izateko. Hainbat argitalpenetan gauzatu da bi erakunde hauen lankidetza. Argitalpen horiek, gehienak, urtero gaurkotzen dira. Lankidetza horren emaitza berariazko web orri bat izan da http://www.datuz-datu.com nagusiki, Gipuzkoako informazio sozio-ekonomikoa biltzen duena. Zenbait kasutan, informazioa herrialde hobe ezagutzeko datuak sortzeko helburua duten eragileetatik eskuratu da eta, beste batzuetan, eduki ekonomikoen datuetan adierazten diren eta helburu honetarako ere garrantzitsuak diren administrazio egintzetatik ondorioztatzen dira. Edonola ere, helburua gure lurraldeko informazio sozio-ekonomiko esanguratsueneko beharrak estaltzea da.