Orriaren hasiera

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Internet eta Informazioaren Gizartea - Administrazioa - Sareko zerbitzu publikoak

Edukira jauzi egin.

Nabigazio menura jauzi egin.

HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

LAGUNTZA MENUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

ORRIAREN GOIBURUA

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

GIPUZKOA, Berrikuntzaren eta jakintzarren lurraldea

EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA

ORRIAREN EDUKIA

Sareko zerbitzu publikoak

Estrategiako jarraibidea hiritarrei, enpresei eta gizarte guztiari administrazio gipuzkoarraren zerbitzu digitaletarako sarbidea erraztea da, hiritargoaren ongizatea eta erosotasuna lortzeko helburuarekin, bai eta kudeaketa publikoaren gardentasuna eta enpresa kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzekoarekin ere.

Halaber, on line zerbitzuen eskaintzaren bitartez, gizarte gipuzkoarreko eragile guztiak geroz eta sarbide eta erabilera aurreratuagoetara bideratu eta horien inguruan sentsibilizatu nahi du, aldi berean, informazioaren gizartean sartzeko plataforma desberdinak sustatuz.

Sareko zerbitzu publikoen ildoko ekimenen artean hauek azpimarratu behar dira:

e-Udalak
e-Udalak programaren helburua udal, mankomunitate eta bestelako tokiko erakundeetan Administrazio digitalaren garapena laguntzea da, biztanleriari zerbitzuak bitarteko interaktiboen bitartez eskain diezazkioten.
Foru Aldundi digitala
Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu desberdinek teknologia digitalak guztiz erabili ditzaketela ziurtatzea, programa irekiak eta sinadura elektronikoa barne, Gipuzkoako Foru Aldundiaren barneko kalitate eta produktibitatea hobetzeko gizartearen eredu eta bideratzaile gisa duen funtzioaren barnean.
Azpiegiturak eta teknologiak
Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearen (IZFE) bitartez, foru administrazioari eta tokiko administrazioari barneko eragiketa gaitasuna eta beren on line zerbitzuena hobetuko duten sistema teknikoen ezarpen, garapen eta mantenua ahalbidetzen dizkieten ekintzak sustatzea.
www.gipuzkoa.net Atari instituzionala
www.gipuzkoa.net ataria Gipuzkoako erakunde erreferentzia gisa ezartzea, informazioa etengabe berritzearen, bere edukien kalitate handiaren eta pixkanaka hiritarrek eta enpresek Administrazioarekiko dituzten harremanetarako sarbidea, horien gardentasuna eta erosotasuna errazten duten eduki berriak sartzearen bitartez.
Ginux proiektua
Ginux proiektua Linuxen Gipuzkoarako banaketa da, lurraldeko udaletan bakarrik erabiltzen dena eta bere baliabide teknikoak optimizatu nahi dituena
 
 
 

ORRIAREN OINA


Lege informazioa:

  • © Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia  ·
  • 2007-03-27  ·
  • Lege informazioa:
Gipuzkoa.net-en logotipoa

Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.


Gipuzkoa.net-en logotipoa© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

Orri honen hasierara joan.