Azpiegiturak eta teknologiak
IZFE Foru Elkartearen bitartez, egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren plataforma teknologikoa garatzeko ondoko jarduerak jarri dira abian:
- Zerbitzu interaktiboak ematea
- Foru Aldundiaren Departamentuei eta Udalei baliabide interaktiboen bitartez zerbitzuak emateko sistemak edukitzea ahalbidetuko dieten aplikazioen garapena (kasu honetan Eudelen zerbitzu informatikoetarako Koordinazio Batzordearekin batera egiten ari da). Udalen kasuan, IZFEk garatutako aplikazioek honako alderdi hauetan lagundu dute:
- Hiritarrek, plataforma telematiko baten bitartez, beren errolda egoeraren, tasen, zergen, isunen eta espedienteen inguruko informazio pertsonalizatua eskuratu ahal izatea, txartel elektronikoa edo gako operatiboa erabiliz.
- Udalen prozesu administratiboetan sinadura elektronikoa ezartzea, horrela izapidetutako dokumentuen konfidentzialtasuna, zuzentasuna eta atzeraezintasuna ahalbidetuz.
- Helbideratu gabeko udal ordainagiriak Internet bidez ordaintzea.
- GiTB t-Government zerbitzuak Gipuzkoan
- "GiTB T-Government Zerbitzuak Gipuzkoan" proiektuak Gipuzkoako Administrazioaren zerbitzu publikoetarako telebista digitalaren plataforma bat garatzen lagundu nahi du. VICOMTECHekin batera gauzatzen ari da
- Sareko sarkinak bakartzea
- "Sareko sarkinak bakartzeko" proiektuaren helburua Sarean jarrera anomalo bat antzeman, bere jatorria zehaztu eta bakartzea da.
- Segurtasun gertakarien konponbide zentralizatu bat diseinatu eta ezartzea
- "Segurtasun gertakarien konponbide zentralizatu bat diseinatu eta ezartzea" proiektuaren helburua edozein motako logak hartu eta batera ustia daitezen ahalbidetzea da. Horretarako gordailu bakarrean sartu eta ondokoak bezalako segurtasun gertakariak berrikusteko prozesuak sortuko dira:
- Gertakari sentikorren korrelazioa
- Eragiketa sentikorren jarraipena
- Gertakari kritikoen aurreko alarmen definizioa eta estatistikak lortzea
-