Hezkuntza sistema
Ikastetxeen arteko informazioaren eta komunikazioaren teknologien eta euskarri eta zerbitzu teknologiko aurreratuen erabileraren bitartez eduki egokiak eta kalitatezkoak sortzera bultzatzea.
Gizartearen jakintza eta ikaskuntzako prozesuan teknologia berrien erabilera sustatu eta integratu nahi da, eduki egokiak eta kolektibo desberdinei egokitutakoak sortzearen bitartez, bai eta elkarren arteko lankidetzaren bitartez ere.
Aurreko programazio aldian ikastetxeak sartzea sustatu da, horiek azpiegiturez eta ekipamenduez hornituz. Ildo horretan, ulertzen da ikastetxe gipuzkoarrek egun hornidura teknologiko egokia eta beren beharretara egokitutakoa dutela. Aldi hori informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eta eduki egokiak eta kalitatezkoak bultzatzera zuzentzen diren jarduerak lehenetsiz osatu behar da, ikastetxeen arteko lankidetzako testuinguru orokorrean, aldi berean, Gipuzkoan ikaskuntzako komunitate bat sortzeko bidean aurrera eginez.
Ildo horretan proposaturiko ekintzak hauek dira:
- Irakasleek eta irakaskuntzako komunitateak erabilera aurreratua eta egokia egitea
- Erabilera aurreratu eta banatuak edukien egituraketa eta hedapen egokia eskatzen du (liburutegi moduan), horien eskaerak sustatuz. Halaber, e-Prestakuntzaren kalitatea sustatzeko esparru orokor bat behar da, kalitatezko edukiak sortzeko arau, estandar eta metodologiak identifikatu eta sartzearen bitartez, bai eta berariaz ikastetxeetan ere (bai eta horiek irakastea ere).
- Lankidetzako espazioa edo ikaskuntzako komunitateak
- Jada teknologikoki eratutako baliabide eta zerbitzuak banatuta erabiltzea esparru gakoa da on line prestakuntzatik ondorioztatutako aukerak aprobetxatzean ibilbide mugatuagoa duten ikastetxeak eta irakasleak sartzeko.
- Jakintzaren gizartea unibertsitateetan
- Unibertsitateko hezkuntza, hezkuntza maila aurreratuena den aldetik, erreferentzia eredua da prestakuntza sistema guztirako eta jakintzaren gizartearen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresa sektoreari eta gizarte guztiari transmititzeko.
- On line prestakuntza biztanleriarentzako eta ETEentzako
- Testuinguru horretan, biztanleria eta enpresa sarea prestakuntzaren eta ikaskuntzaren beharraren inguruan sentsibilizatzeko beharra ikusten da, esparru horretan on line prestakuntza edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiei bertaratutako prestakuntzaren osagarri gisa ospea emanez eta bizitza pertsonala eta lanekoa hobe bateratzea ahalbidetzen duen eskaintza bat sortzen lagunduz.
- Gizarteratzeko, etengabeko ikaskuntzarako eta kultura eta hizkuntza aniztasunerako eduki kulturalak.
- Eduki horien artean ondare digitalari eta memoria mantentzeari eta horrekin erlazionatutako erakundeei (liburutegiak, artxibategiak eta museoak) erlazionatutakoak azpimarra daitezke, euskararekin erlazionatutakoetan arreta berezia jarriz. Horrela bada, "memoria historikoa" mantentzea (memoria digitala edo informazioaren gizartearen memoria) informazioaren gizartearen egitura beharretariko bat da, bai eta objektu digitalak kontserbatu eta identifikatzea ere.