EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA
Enpresa txikien kasuan, IKT tresna aurreratuak neurrira garatu edo egokitzea ahalbidetzen duten aukera ekonomikoak ez dituztenez, beren enpresa errealitatera egokitutako konponbideak ezartzeko berariazko laguntzak sartzen dira, segurtasuna, Datuak Babesteari buruzko lege Organikoari egokitzea edo "datuen eramangarritasuna" bezalako ardurak arindu edo kentzen dituztenak, enpresa kudeaketarako ASP (Application Server Provider) konponbideak ezartzearen bitartez.
ASP "Application Service Providers" ereduak (Aplikazioen Zerbitzuen Hornitzailea) hainbat enpresetarako aplikazioetarako sarbidea erraztean jartzen du arreta (ERP sistemak, CRM konponbideak, aplikazio bertikalak, ofimatikako aplikazioak, etab.), non enpresek hornitzaile eta hardware eta software azpiegitura berak banatzen dituzten Internet erabiliz banaketa bide gisa; ASP arduratzen da aplikazio horiek biltegiratzeaz (Application Hosting) eta administrazioaz, euskarriaz, mantenuaz eta bezeroaren informazioaren edota datuen segurtasunaz, beraz, enpresak ez dio inolako ardurarik eskaini behar bere sistema informatikoen azpiegiturari eta arreta bere jarduera nagusian, negozioan, jartzen du.
Laguntzak 50 langile baino gutxiagoko enpresei zuzentzen zaizkie, kostuen % 75 bitarteko dirulaguntzekin, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
ORRIAREN OINA
Lege informazioa:
Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.
© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia