Orriaren hasiera

Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Departamentuarekin harremanetan jarri - Departamentuaren eskumenak - Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapen Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak eta eskumenak

Edukira jauzi egin.

Nabigazio menura jauzi egin.

HIZKUNTZA HAUTATZEKO MENUA

LAGUNTZA MENUA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

ORRIAREN GOIBURUA

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Goiburuaren inprimatzeko bertsioa

GIPUZKOA, Berrikuntzaren eta jakintzarren lurraldea

EGUNGO ORRIAREN IBILBIDEA

ORRIAREN EDUKIA

Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapen Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak eta eskumenak

BERRIKUNTZAREN ETA JAKINTZAREN SUSTAPEN ZUZENDARITZA NAGUSIAren eginkizunak eta jardun esparruak:

  • Jakintzaren sustapena.
  • Berrikuntzaren sustapena
  • Enpresa garapenaren laguntza.
  • Eskulangintzari laguntzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren I+G+B Plana.
  • Parke teknologiakoak eta zientifikoak.
  • Enpresa, teknologia eta zientzia parkeetarako espazio berriak bilatzea.
  • Berrikuntzako eta Jakintzararen Gizarteko Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin egiten diren erakunde arteko planak prestatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea.

Berrikuntza eta Internazionalizazio Zerbitzuaren eginkizunak:

  • Gipuzkoako ekonomia Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetara internazionaliza dadin sustatzea.
  • Berrikuntza teknologikoa bultzatzeko azpiegiturak sendotzeko eta garatzeko jarduketak planifikatu, bultzatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  • I+G+B alorreko eta ikerketa estrategikoko proiektuen alorreko jarduketak planifikatu, bultzatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Departamentuaren I+G+B Plana bultzatzea eta jarraipena egitea.
  • Produktu aurreratu eta berritzaileak garatzearekin zerikusia duten jarduketak bultzatzea, haiek plazaratzeak Gipuzkoako enpresak nazioarteko merkatura zabaltzen lagundu dezakeenean.
  • Misio komertzial eta estrategikoak egitea.
  • Egoera eta joera ekonomikoen estatistika eta jarraipen analisiak egitea eta horiek politika ekonomiko orokorrean eragin ditzaketen aldaketak ebaluatzea.
  • Teknologia hedapenarekin erlazionaturiko jarduketak sustatzea.
  • Parke teknologikoak eta zientifikoak garatzeko jarduketak planifikatu, bultzatu eta koordinatzea.
  • Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin egiten diren erakunde arteko planak prestatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea, bere jardun esparruaren barruan.

Jakintzaren eta Enpresa Jardueraren Sustapen Zerbitzuaren eginkizunak:

  • Beste erakunde batzuekin koordinatuta, Gipuzkoako hezkuntza eskaintza Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietara (IKT) eta jakintzaren gizartera egokitzeko politika aktiboak garatzea.
  • Gipuzkoako herritarrak jakintzaren gizartean gaitzeko politika aktiboak garatzea.
  • Jakintzaren zabalkunde sozialerako jarduketak garatzea.
  • Beste erakunde batzuekin koordinatuta, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren kontzeptua lantzeko politikak garatzea.
  • Enpresak antolatu eta kudeatzeko era berriak sustatzea, pertsonen parte-hartzea oinarri hartuta.
  • I+G-ra geroz eta gazte gehiago eta geroz eta hobeto sartzen laguntzea.
  • Beste erakunde batzuekin koordinatuta, jakintzaren gizartean irakasleek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bitartez bete behar duten eginkizun berria bultzatzeko politikak gauzatzea eta enpresa ekimena, parte-hartzea, ikuspegi pertsonala eta ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzea.
  • Beste erakunde batzuekin koordinatuta, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean prestakuntzarako gaitasuna garatzen laguntzea, beste herrialde batzuetan egonaldiak egin daitezen bultzatuz.
  • Eskulangintzaren sektorea sustatzeko politikak garatzea.
  • Negoziorako zoru eta aretoen sorrera sustatzeko politika bat bultzatzea, enpresak finkatzeko eta erakartzeko.
  • Enpresa ekimenaren kontzeptua gizartean hedatzea eta enpresetan belaunaldien ordezpena errazteko formulak eragitea.
  • Beste erakunde batzuekin koordinatuta, enpresa proiektu berriak sustatzeko politikak bultzatzea.
  • Pertsonarenganako ikuspegian oinarritutako kudeaketa politikak sustatzea erakundeetan, antolakundeetan eta enpresetan.
  • Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua partaide dela, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin egiten diren erakunde arteko planak prestatzen, garatzen eta jarraitzen parte hartzea, bere jardun esparruaren barruan.
 
 
 

ORRIAREN OINA


Lege informazioa:

  • © Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia  ·
  • 2007-03-27  ·
  • Lege informazioa:
Gipuzkoa.net-en logotipoa

Orri oinaren inprimatzeko bertsioa.


Gipuzkoa.net-en logotipoa© Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia

Orri honen hasierara joan.