Idazkaritza Teknikoaren eginkizunak eta eskumenak
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean egongo da hierarkikoki eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta 1984ko maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak[1], Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 34. artikuluan aipatzen dituen eginkizunak beteko ditu.
Bereziki, eta departamentuak dituen eskumenen barruan, eginkizun hauek izango ditu Idazkaritzak:
- Erabakiak hartu behar dituzten organoetara tramitatzen diren egintza eta ebazpen guztien legezkotasuna kontrolatzea, bai eta administrazio publikoen kontratuen legeriaren mendeko espedienteena ere.
- Departamentuaren jarduera ekonomikoa kudeatzea, tramitatzea eta kontabilitatea kontrolatzea, aurrekontua gauzatzeko eraren jarraipena egitea eta aurrekontu aldaketak tramitatzea, Departamentuko zerbitzu eta organo guztiei aldiro-aldiro eta garaiz horren guztiaren berri emanez.
- Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektua egiteko lanak koordinatzea.
- Departamentuaren Kudeaketa Plana egiteko lanak koordinatzea.
- Departamentuaren eskumeneko arau-xedapenak, hitzarmenak, lankidetza protokoloak edo txostenak aztertzeko, egiteko eta jarraitzeko aholkularitza tekniko-juridikoa ematea eta horiek argitaratzeko kudeaketak egitea.
- Zuzendaritza Nagusiekin koordinatuta, Departamentuaren arau egutegia egitea.
- Zuzendaritza Nagusiekin batera, Departamentuaren urteko oroitidazkia egiteao.
- Kontuen Epaitegiarekin behar diren harremanak edukitzea.
- Foru diputatuari eta Departamentuko gainerako organoei lege aholkularitza eskaintzea, eta eskatzen dizkioten irizpenak eman eta kontsultei erantzutea.
- Departamentuko Erregistro Orokorraz, artxiboaz eta fede publikoaz arduratzeaa.
- Departamentuaren zerbitzu gidak eta katalogoak berritzea eta eguneratzea.
- Herritarren laguntza eta arreta zerbitzuak kudeatzea, Departamentuaren jardun esparruaren barruan.